viernes, 6 de febrero de 2009

erdi aroko bizitza 1

Erdi Aroaren gailurrean XIII-XIV. mendeak daude, beren kreazio artistiko eta intelektual guztiz garrantzizkoak ziren.

XV. mendean, berriz, krisian sartu zen mende luzeetan eraikitako gizartea eta atea ireki zion Aro Modernoari, egitura mental, sozial eta politiko berrien gain.
Kristau-munduaren eta mundu islamdarraren arteko harremanek definitzen du neurri handi batean Erdi Aroa, ez bakarrik maila politikoan, baita erlijiokoan eta kulturalean ere. Herriok eta erresuma berriok kristautzearekin batera, Eliza gertatu zen mundu berriaren oinarri ideologiko eta euskarri kultural, beraren botere politiko eta sozial guztiz eragingarrian ere gauzatzen zena.
Europako Erdi Aroaren ezaugarri nagusietakoa feudalismoa izan zen, egitura politiko, militar, sozial eta ekonomiko gisa ulertua. Nekazaritzan zegoen oinarrituta bereziki ekonomia, bainaErdi Aroaren bigarren aldian merkataritza ekonomiaren eragile egin zen, eta honen hondorioz hiriak eta bizimodu hiritarra hedatuz joan zen. Nazioarteko harremanen funtsezko elementu bihurtu zen merkataritza, bai Europako bertako herrialdeen artean, baita Asiako lurraldeekiko harremanetan ere.

2 comentarios: